Bihar amaituko da Errenteriako Agenda 21en Ekintza-planaren zirriborroari ekarpenak egiteko epea

Errenteriako Tokiko Agenda 21en II Ekintza-planaren zirriborroari ekarpenak egiteko epea bihar, otsailak 26, amaitzen dela gogorarazi du Jose Cruz Legorburu Ingurumeneko Zinegotziak. Bere hitzetan, Errenteriako Iraunkortasun erdiesteko plan honen osaketarako, hiriko gizarte eragileen partekatu eta hauen ekarpenak kontuan hartzea ezinbestekoa da. Otsailaren 4an jarri zen ikusgai II. Ekintza-plan honen osaketa prozesuari buruzko informazioa eta, oraindik ere honako udal-webgunean aurkitu daiteke: http://ingurumena.errenteria.eus/. Ekarpenak egiteko bideak honakoak dira:

  1. ingurumena@errenteria.eus helbidera mezu bat bidaliz
  2. Udaletxeko erregistroan sarrera emanez
  3. Ingurumen Sailera eramanez

Informazio gehiago hemen.