Iztieta-Ondartxo auzo aktiboaren aurrera begirako saio irekia izango da asteartean

Aurkezpena1-768x446
Urtarrilaren 13an aurkeztu zituzten ondorioak

Udaleko Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen azpiatalak datorren martxoaren 1erako, asteartea, saio irekia antolatu du Iztieta-Ondartxo auzoa hobetzeko ekintza planaren harira. Bereziki aurrera begirakoak zehazteko saioa izango dela jakinarazi du Udalak, 19:00etan hasiko da Gurekin auzo elkartean.

Urtarrilaren 13an ekintza planaren ondorioak aurkeztu ondotik dator astearteko saioa. Udalaren arabera, orain arteko balorazio laburra egingo dute bertaratzen direnek eta prozesuaren laburpena biltzen duen bideoa ikusiko dute. Gainera, bideoa zein orain artekoaren txostena duen argitalpena banatuko dute. Baina saioaren helburua bereziki aurrera begirako auzorako proiektu komunitario zehatz batzuen ideiak proposatzea dela nabarmendu du Udalak.

Saioa Iztieta-Ondartxoko auzoari ekarpenak egin nahi dizkion edonorentzat izango dela aipatu dute. “Prozesu luze eta aberats honetan parte aktiboa eta inplikatua izan direnez gain, auzoan ekintzak proposatu eta antolatu nahi dituen edonor ongietorria izango da”.