Ofizial igeltseroen eta peoi balioaniztunen lan-poltsak osatzeko deialdiak martxan jarri ditu Udalak

Errenteriako Udaleko zerbitzu ezberdinetan sortzen diren peoi balioaniztunen eta Udalak dituen ofizial igeltseroen aldi baterako beharrei erantzuteko lan-poltsa osatzea da bi deialdi hauen xedea. Eskabideak, deialdien oinarrietan eskatutako dokumentazioarekin batera, Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira martxoaren 11 bitarte.

Honako baldintzak bete beharko dira besteak beste: 16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea edota B gidabaimena izatea. Ofizial igeltseroen lan poltsaren kasuan, eskola graduatua, LH1 edo baliokidearen jabe izatea beharrezkoa izango da; eta peoi balioaniztunen deialdiaren kasuan, berriz, eskolako agiria edo baliokidearen jabe izatea.

Oinarriak Udaleko informazio bulegoan edota errenteria.eus web orrian aurki daitezke.

Ofizial igeltseroen deialdirako informazioa hemen.

Peoi balioaniztunen deialdirako informazioa hemen.