Abisua: argiteria publikoaren parte bat itzaliko da gaur gauean Beraunen

Konpontze lanak direla eta, gaur gauean (ostegunetik ostiralerako gaua) egingo dituen energia elektrikoaren mozketaren berri eman dio Iberdrolak Udalari. Beraungo Galtzaraborda kaleko 65.zenbakiko koadroan izango dira konponketok, eta honek Beraungo igerilekuetako inguruari eta Esnabide baserrira doan bideari eragiten dio. Mozketa 00:05etik 07:00ak bitarte egingo dutela jakinarazi dute.