Oskarbi taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 12an Niessenen

Kultura 2016-03-07 | 0

OskarbiMende erdia betetzen du aurten Oskarbi taldeak. 1966ko azaroan Pasaian eman zituen lehen pausoak. Euskal Kantu herrikoiak zabaltzen lan handia egin duen taldea da Oskarbi, baita euskal kantu berriak sortzen ere. 50 urteak zifra borobila izan ohi dira, eta Oskarbi taldeak ere bere ibilbidearen 50.urteurrena ospatzeko ekimen ugari egingo ditu urtean zehar. Hala nola, kontzertu bereziak, disko berria edota liburu bat. Gipuzkoan, ospakizunetan hasteko aurreneko kontzertua Errenterian eskainiko du martxoaren 12an. Oarsomusikak antolatutako kontzertu hau 19:45ean hasiko da.

Oarsomusikaren arabera, larunbateko kontzertuak, betiko Oskarbi betiko eta Oskarbi berria uztartzen ditu. Hala, kontzertuak hiru adar izango dituela azaldu dute antolatzaileek: Oskarbiren betiko kantuak, Xirimiri azken diskoan azaltzen diren kantuak eta orain grabatzen ari diren abesti berriak.

Ibilbide luzea

50 urtek askorako ematen dute. Eta Oskarbi taldeak bere ibilbide luzean ehunka kantaldi eta kontzertu eman ditu Euskal Herrian zehar batez ere. Oarsomusikak horietako batzuk gogorarazi nahi izan ditu: 1968an Eibarko sari nagusiaren irabazleak, 1970an Portugaleten lehen aldiz Baga Biga higa Sentikaria (Ez Dok Amairurekin), 1975an Madrideko ateneoan emandako kontzertua, 1976an Donostiako Belodromoan 24 ordu euskaraz, 1978 Bilboko La Casillan Joan Manuel Serratekin emandako kontzertua, 2000.hamarkadan Quebeck, Argentina eta Uruguaien egindako kantaldiak….Lau urtez Ez Dok Amairuko partaide izan ziren (1967-1971).

Guztira hamar disko kaleratu dituzte eta orain hamaikagarrena grabatzen ari dira.

Aurresalmenta:

Otsailaren 29tik aurrera Niessen kulturgunean 8€ (Egun berean 10€)

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara

No comments yet.

Utzi erantzuna