Donostiako Orfeoia saria jaso du EMKE-k

Musika Bandaren emanaldi bat
Musika Bandaren emanaldi bat

Datorren ostiralean, martxoaren 11, jasoko du Errenteriako Musika Kultur Elkarteak XV.EHU/UPV-Donostiako Orfeoia saria. Saria bi arlotan banatzen dela azaldu dute EMKE-ko kideek, eta eurek eskuratutakoa “Musika sustatzea eta bultzatzea” arlokoa izan da, hain zuzen. Ekitaldia ostiralean Donostiako unibertsitateko campusean 19:00etan hasiko da.

Hauxe azpimarratu nahi izan du EMKE-k: “egungo musikari, bazkide eta jarraitzaileoi sari hau jasotzea egokitu bazaigu ere, gurea ez ezik,  elkartearen ibilbide luzean zehar gurean izandako musikari eta jarraitzaile guztioi dagokigu”.