Beloari buruzko solasaldi irekia izango da martxoaren 17an

Berdintasuna | Kultur aniztasuna 2016-03-10 | 0

Udalak martxan jarritako Eraldaketa feministarako eskolaren baitan hilero egiten den “Emakumeen begirada anitzak gurutzatu” tailerrak solasaldi irekia eskainiko du beloaren inguruan martxoaren 17an, osteguna. Solasaldia 17:15etik 18:45era izango da Merkatuzarren Bayan El Idrissi eta Silvia Sarria tailerreko dinamizatzaileen eskutik. Beloaren inguruan arituko dira eta “zer da? Identitate zeinua? Zeinu erlijiosoa?” moduko galderak erantzuten saiatuko dira.

Hilean behin elkartzen dira jatorri anitzetako emakumeak estereotipoekin eta aurreiritziekin apurtu nahian. Udalaren arabera, jatorri bakoitzak berezko dituen kultura berezitasunetik ikasteko eta konpartitzeko gunea izan ohi da tailerra.

Udalak gaineratu du osteguneko solasaldian ere “sareak sortu eta zubiak eraikitzeko aukera” izango dela. Gaiaren inguruan hausnartu, elkarrizketatu eta jakintza zein usteak partekatzeko gonbitea luzatu dute jatorri ezberdineko emakumeek. Izena emateko 08:00etatik 15:00etara 943 44 95 76 zenbakira dei daiteke edota eskolafeminista@errenteria.eus helbidera idatzi.

Pasa den asteartean Radio Euskadiko Bouleverd saioan Samira Goddi teknikaria eta Silvia Sarria dinamizatzailea “Emakumeen begirada anitzak gurutzatu” ekimenaren inguruan aritu ziren. Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezue 1 ordu eta 40.minututik aurrea.

begiradak martxoak

 

No comments yet.

Utzi erantzuna