Bioaniztasun-kalteak ekiditeko, legez kanpoko behien bazka debekatu du Udalak Añarben

BehiaErrenteriako Añarbe Herri Onurako Mendian aske eta identifikatu gabe bazkatzen duten abereak badirela ikusirik, eta hauek habitat naturaletan, espeziengan eta zuhaiztietan eragiten dituzten kalteak ekidin asmoz, Errenteriako Udalak abereak erretiratzea eskatzen duen Ediktua argitaratu du. Dokumentu horren bitartez, abere-jabeei ohartarazi die Ediktua onartu den hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaletako epean abelburu guztiak mendi-eremu honetatik kendu behar dituztela.

Era berean, Udalak aditzera eman du behin jabeek ganadua erretiratzeko epea amaitzerakoan, bai Udalak bai Gipuzkoako Foru Aldundiak dituzten mendi eta bioaniztasun-zerbitzuen bitartez, abelburuak erretiratu egingo dituela honako legedia aplikatuz: 240/1995 Dekretua, Aiako Harriko Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartzen duena; Mendien 7/2006 Foru Araua; eta 34/1989 Foru Dekretua, Gipuzkoan dauden Foru Aldundiaren ondarezko mendietan nahiz onura publikokotzat izendatutakoetan ganadua larreratzeko arauak ematen dituena.

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/03/Ediktua-2016-03-04.pdf” bg_color=”#c75300″]Ediktua[/button]