Haurrei zuzendutako “Pintto Pintto” ikuskizuna eskainiko dute datorren ostiralean

Pintto pinttoNiessen Kulturgunean oholtzaratuko du Anita Maravillas Teatroak “Pintto Pintto” haurrei zuzendutako ikuskizuna martxoaren 18an, ostirala, 18:00etan. Egileen arabera, antzezlana umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da eta bere bidez ingurukoekin harremanetan jartzeko dugun eran hausnarrarazi nahi du. Sarrerak 3 euroren truke eskura daitezke.

Hauxe da sinopsia: “Arropa garbitegi batean, txukuna, ordenatua eta umore txarrekoa den langile bat, bere lankidearekin harremanetan jarri behar da. Azken hau, despistatua, desordenatua eta oso alaia da, eta batez ere ez ditu arauak gustuko. Bat-batean galdutako txakurkume bat agertuko da garbitegian, eta agerpen honek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die”.

[box]Ikuskizunaren fitxa

  • Ikuskizun mota: Familiarteko antzerkia
  • Ikusle mota: 3 edo 4 urtetik gorakoak
  • Hizkuntza: testurik gabea
  • Iraupena: 50 minutu

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Javi Renovales eta Iván Alonso
  • Dramaturgia: Anima Maravillas Teatro
  • Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
  • Musika: Fran Lasuen
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Argiztapena: Ion Chavez
  • Ekoizpena: Portal 71
  • Kartela: Eider Eibar

Sarrerak: 3 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago

[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela-eskuratu/” bg_color=”#c75300″]Eskuratu doan Kultura Kreaktiboa txartela [/button]