Udal herribide-sareko hainbat herribide hobetzeko obrak egingo ditu Udalak

Udalak hainbat herribide hobetzeko lanak hasiko ditu hemendik gutxira. Udalak jakinarazi du, 2016ko urtarrilaren 20ko Alkatetza Ebazpen bidez onartu zela Fernando Tella Llop jaunari , “EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA, S.L.” enpresaren izenean, “Errenteriako Udalaren udal herribide-sarean hainbat herribide hobetu, berritu eta hormigonatzeko Proiektuan, 2015eko Kanpainan, sartutako obrak ” egiteko kontratua adjudikatzea, 27.649,06 eurorengatik (BEZ barne).

Udalaren arabera, lanen exekuzio epea hilabete batekoa da eta aurten berrituko diren herribideak hurrengoak dira:

  • Aizate baserri ingurukoa
  • Oiartzabal baserri ingurukoa
  • Artamugarrebekoa ingurukoa
  • Soldauden bidea Sanmarkon