Aste honetan zehar Errenteria Musikalek hainbat emanaldi eskainiko ditu

Artxibo irudia
Artxibo irudia

Astelehenean hasi ziren Errenteria Musikalek antolatutako 2.hiruhilabeteko emanaldiak Niessen Kulturgunean. Haize mintegiko emanaldiarekin hasi zuten aste osoko egitaraua martxoaren 14an, astelehena. Atzo, berriz, tailerreko ikasleak eta ikasle helduak izan ziren protagonista.

Gaur, martxoaren 16a, 18:30ean haize mintegiko emanaldia izango da 2.solairuko entsegu gelan. 17:15ean eta 18:30ean, berriz, piano mintegiko ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte. Ostegunean, martxoaren 17an, beste bi emanaldi izango dira. Batetik 18:00etan hari mintegiko emanaldia, 2.solairuko entsegu gelan; eta bestetik, 19:00etan irakaskuntza profesionaleko ikasleen emanaldia, 1.solairuko entsegu gelan.

Azken emanaldia martxoaren 18an, ostirala, izango da. 17:30ean eskusoinu, trikitixa eta panderoko ikasleek 1.solairuko entsegu gelan emango dute emanaldia.