Ostiralean saria jaso zuela ospatzeko “Gure Bakarlariak” kontzertua eskainiko du EMKE-k

EMKE_PREMIO UPV-ORFEON BANDA 04Pasa den ostiralean Errenteriako Musika Kultur Elkarteak EHUk eta Donostiako Orfeoia sarien XV ekitaldian “Musika sustapen eta ibilbidearen” saria jaso zuen. Hori ospatzeko “Gure bakarlariak” kontzertua eskainiko du martxoaren 19an, larunbata, Fatimako Parrokian 20:30ean. Niessen Kulturguneko harreran eros daitezke kontzerturako sarrerak 2 euroan, bazkideek berriz, sarrera doan izango dute, nahiz eta sarrera jasotzea beharrezkoa den.

EMKEk jakinarazi duenez, kontzertuan bakarlari moduan arituko dira: Aritz Segura (flauta), Eider Gaztañaga (Tronpa) eta Jon Viejo (Tronpeta). Bandaren ustean, saria gaur egun EMKE osatzen dutenentzat ez ezik, bere ibilbide luzean nolabait parte izan diren guztientzat da.