Errenteriako Udalak bat egingo du, larunbatean, Planetaren Orduarekin

LogoHandia

Errenteriako Udalak aurten berriro ere “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egiten du, hain zuzen ere duela hamaika urtetik hona nazioarte mailan egiten ari den ekimenarekin. Mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da.

Iaz, 2015an, 160 herrialdetako 7.000 hirik itzali zituzten monumentu nagusi eta eraikin esanguratsuenetako argiak, era horretan mezu garbi bat igorriz: keinu sinbolikoek aldaketa handiak ekar ditzakete, urte osoan zehar konpromiso globala lortzen badugu.

Errenteriako Udalak Udaletxeko argiak itzaliko ditu eta gure herriko herritar guztiak gonbidatzen zaituzte norabide bereko keinua egin dezazuen. Horretaz gain, sare sozialak erabiltzea eskatzen dizue kanpainaren berri ahalik eta gehien zabaltzeko. Zenbat eta pertsona gehiago izan, orduan eta ozenago entzungo da gure ahotsa. Ordu magiko baten inspirazioak balio dezala etorkizun iraunkor bat eraikitzeko.

Martxoaren 19an (larunbata), 20:30-21:30 bitartean itzali ezazu argia. Pertsona guztiak gara irtenbidearen zati. Informazio gehiagorako www.horadelplaneta.es webgunean.

Tokian ekin, globalean pentsatuz

Aurtengo urtea bereziki garrantzitsua da klima aldaketaren aurkako borrokan. Mundu mailako Pariseko gailurraren ondoren, apirilean, Euskal Herrian Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia ospatuko da. Aalborg-eko Itunaren eta Konpromisoen bidez, Europako milaka tokiko gobernuk beren hiriguneen jasangarritasuna hobetzeko konpromisoa hartu dute. 2016ko Konferentziari esker, parte-hartzaileek hiriak benetako zonalde jasangarri bihurtzeko hedatuz doan bolada berriaz baliatuko dira ekintza eraldatzaileak sustatzeko.

Errenteriako Udalak hainbat urrats eman ditu bide horretan. Este baterako, iaz Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana onartu zuela eta, bere garapenean, aurten pausu garrantzitsuak emango ditu, besteak beste: Beraun auzoko kale-argiteria LED teknologia duten luminariengatik ordezkatzea; Errenteriako lau auzoetako kale-argiteria LED teknologiara aldatzeko tramitazioa hastea; Uda honetan Udal Euskaltegia eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxea berotzeko biomasako galdara bat jartzea.

Horretaz gain, 2015eko irailaren 24an, Errenteriako Udalak  Nazio Batuen Compact of Mayors ekimenarekin bat egin zuen, anbizio, lankidetza eta jasangarritasun handiagoak bultzatzen dituen klima aldaketaren aurkako tokiko-ekintza sustatuaz. Udalak “Full Compliant” estatusa lortu zuen, hau da, eskatutako baldintza guztiak egoki bete direla. 2015eko irailean Europako 14 udalerrik soilik zuten estatus hori. Udal-arduradunek adierazi dutenez “horrekin ez dugu adierazi nahi dena egina dagoenik, horren aurkakoa baizik: bide bat hasi dugu karbono baxuko ekonomiarako bidean, benetan energia modu eraginkorrean erabiliko den bidea, eta energia hori modu berriztagarrian sortuko duena.