Zeta eta ehunak lantzen ikasteko bi ikastaro eskainiko dituzte Errenterian apirilean

DesedamasXenpelar tailerretako irakasleen ekimenez, monografikoak antolatuko dituzte urtean zehar. Lehen monografikoa Patchwork tailerretik antolatutakoa izango da. Apirilaren 15 eta 16an zetak eta ehunak lantzen ikasteko bi ikastaro eskainiko dituzte Desedamaseko (Katalunia) Cecilia Gonzalez eta Merce Gonzalezek.

Lehenengo ikastaroa “Patchwork-erako zeten tindatura mikrouhin-labearekin” izenekoa izango da. 15ean (ostirala) 16:00etatik 20:00etara Merkatuzarren egingo da. Bigarrena, berriz, “Zeten ezagutza eta erabilera ehungintza lanetan”, apirilaren 16an (larunbata). Azken honek zortzi orduko iraupena izango du, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Ostiraleko ikastaroak 4 orduko iraupena du eta matrikularen prezioa 20 eurokoa da; materialagatik 20 euro ordaindu beharko dira. Larunbaterako berriz, 8 orduko ikastaroa antolatu dute. Kasu honetan, matrikularen prezioa 40 eurokoa da eta materialagatik 28 euro ordaindu beharko dira.

Plaza mugatuak

Plaza mugatuak direla jakinarazi dute. Apirilaren 4tik 11era bitarte 17:0oetatik 20:00etara Merkatuzarren egongo da izen emateko aukera, eta matrikula balizkoa izateko ordainketa burutzea beharrezkoa da.

Desedamas Monografikoa

Desedamas-ekoek egiten dituzten lanetako batzuk: