OZ zinekluba aurkeztu dute

oz zinema prentsaurrekoa 20160404OZ Zinema Zinekluba aurkeztu zen atzo. Errenterian hain garrantzitsua izan den zinekluben figura berreskuratu nahi izan da ekimen honen bidez.  Ostegun honetan bertan, apirilaren 7an izango da lehen emanaldia, 19:30ean. ‘El hijo de Saul’ filma izan da estreinaldirako hautatua. Emanaldiaren ostean, Xera gastrotekan mokadu bat eskainiko da.

Sarrerak 4 eurotan erosi daitezke. Adi, sarrerak ez baitira zinematako takilan salduko; aldamenean dagoen Niessen plazako Udalaren bulegoan baizik.

Leire Cano (Errenteriako Kultur teknikaria), Sandra Martinez (Niessen zinematako arduraduna), Ion Kollar (Errenteriako zinegotzia), Jonatan Sedeño eta Nagore Portugal (OZ zinekluba)  izan ziren Niessen zinemako 2. aretoan izan zen aurkezpenean. Hain zuzen ere, bertan emitituko dituzte zinekluberako hautatutako filmak.  Film luzeak, film laburrak eta dokumentalak emitituko dira.

Martinezek esan zuen eskaintza komertzialetik haragoko proposamen kulturalak egitea gustuko dutela Niessen Zinemek.  Proposamen berri honi esker normalean etortzen ez den jende ere hurbilduko dela aurreikusten du.