‘Errenteria musikal’eko zuzendari bila ari dira

errenteria musikal logo ‘Errenteria Musikal’ Musika patronatua zuzenduko duen pertsona baten bila ari da Udala.

Lanpostu honetarako hautagai izateko lizentziatua edo graduatua izan behar da, edo Musika edo Dantzako goi-mailako titulua izan. Dedikazio osoko lanpostua izango da eta beharrezkoa da euskararen 4. perfila izatea.

Apirilaren 11 arte jasoko dira hautagaitzak.  Honako estekaren bidez jaitsi daiteke hautagaitza orria. 

Oinarriak ikusi nahi dituenak,   honako esteka klikatu besterik ez du.