Udalak Oiartzun ibaiaren ingurunean jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko gida argitaratu du

GabierrotaPanela600

Errenteriak prest ditu ibai-ingurunean jarduera fisikoa egiteko gida bat eta informazio-panelak, biztanleen osasuna hobetzeko helburuarekin. Gidak osasunari buruzko aholkuak jasotzen ditu eta instalazioei buruzko informazioa ematen du, guztiak aire-zabalekoak, eta gehien bat doakoak eta irekiak. Guztira, ibaian eta inguruan dauden 18 ekipamendu jasotzen dira, bai kirol-pistak eta baita plazak eta pasealekuak bezalako gune libreak ere, non hogei bat jarduera egin daitezkeen.

Oiartzun ibaiaren ingurunean jarduera fisiko osasungarria egiteko gida” formatu digitalean aurkezten da, eta www.errenteria.eus udal web orrian dago eskuragarri, eta Kiroletako eta Ingurumeneko beste udal webetan ere. Paisaia, Natura eta ondare arkitektonikoari buruzko informazioa biltzen du ere. Gainera, ibai-ertzean zehar, 6 informazio-panel jarri dira, gidaren osagarri bezala, non ibai inguruan egin daitezkeen ibilbideak, jarduera fisikorako instalazioen kokapena eta paisaia-ondarearen berri ematen den.

Material hauek egin dira Oiartzun ibaiaren ingurunean osasuna eta jarduera fisikoa sustatzeko Tokiko Sarearen abiaraztearekin batera. Errenteriako Udaleko Ingurumeneko Sailak sustatzen du ekimen hori, Udal Kirol Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzarekin. Sarean ere herriko hainbat gizarte eragilek hartzen dute parte, baita Osakidetzak, eta osasuna, kirola eta Ingurumenaren arloetako beste erakunde batzuk ere.

http://ingurumena.errenteria.eus helbidean informazio gehiago aurkitu daiteke