‘Bodypump’ eta ‘body combat’eko doako klaseak

Galtzarabordako kiroldegiaApirilaren 8an Galtzarabordako Kiroldegian eta “Kirolkide Ekintzak”en barruan sartutako jardueren programazioan bi eskola berezi antolatu dira Bodypump eta Body Combat-eko koreografia berriak aurkezteko. Eskola horiek 18,30ean eta 19,30ean izango dira, hurrenez hurren.

45 minutuko eskolak izango dira, eta jarduera horietan prestakuntza espezifikoa duten hiru begiralek zuzenduko dituzte.

Doakoak dira “Kirolkide Ekintzak”en harpidetuta dauden pertsonentzat, baina aldez aurretik izena eman behar da. Era berean, izen ematearekin batera parte-hartzaile bakoitzak gonbidapena jaso ahal izango du lagun bat ekartzeko.

Argibide gehiago Galtzarabordako Kiroldegiaren harreran (943.449690) eta Fanderia Igerilekuaren harreran (943.34.44.23).