Erromes bidearen 11. etapa egingo dute larunbatean Urdaburukoek

Irailean 4.etapa egin zuten

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 11. etapa antolatu du apirilaren 16rako. Ibilaldia Marauri herritik Zaldiaraneko gainera izango da eta bidean Aguillo eta San Vicentejo herrietatik eta Arrieta gailurretik igaroko da. Zeharkaldia denera 5,30 ordukoa izango da. Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.