Gazteek, rap-aren bidez, beraien migrazio proiektua lantzeko tailerra dute Beraungo Gaztelekuan

RAP_ taldea_ DOLUAKGazteek rap-aren bidez euren migrazio proiektua landuko dute Beraungo Gaztelekuan. Ekainera bitarte iraungo duen tailer honen helburua 13 eta 18 urte bitarteko gazteek euren migrazio prozesua landu dezaten izango da. Tailerra, beraz, Euskal Herritik kanpoko herrietatik Errenteriara bizitzera etorri diren gazteei zuzendua dago. Apirilaren 23tik aurrera, jaioterria utzi duten gazteek, euren bizipenak eta esperientziak landuko dituzte eta rap-aren bidez abesteko trebatuko dira eurek sortutako Rap oinarrien bidez. Izan ere, azken emaitza izango da denen artean euren ama hizkuntzetan sortutako abesti bilduma bat, CD bat, argitaratzea.

Izen ematea

Tailerrak larunbatetan izango dira Beraungo Gaztelekuan, goizeko 10:30etik 13:30era, eta taldea mugatua izango da. Hortaz, izen emateko interesa izanez gero, deitu 654 051 231 telefonora edota bidali mezu elektroniko bat bidezbide@hotmail.com helbidera.

Bidez bide elkarteak eta Errenteriako Udalaren Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen Azpiatalaren laguntzarekin burutu da proiektua.