Larunbat honetan berriz ospatuko da Zuhaitz Eguna

zuhaitz eguna 25602050502_cc2dcb4f94_bPasa den apirilaren 9an, 2015ean jaiotako haurrekin “Zuhaitzaren Eguna” ospatu zen. Botatako euria zela-eta mendiaren egoera nahiko txarra zen eta azken taldeak ezin izan zuen zuhaitza landatu.

Arrazoi honengatik, beste deialdi bat egin da datorren larunbaterako, apirilak 16, goizeko 10:00etarako. Azken talde horrek aste honetan jasoko du deialdi berrirako eskutitza. Aurreko larunbatean etorri ez ziren gurasoek ere etortzeko aukera izango dute.