Aparkalekuak konpontzeko lanak hasiko dira asteazkenean Beraunen

Beraun kaleaJesus Guridi kalean (Beraun kalearen atzealdean) obrak hasiko dira asteazkenean. Irteerarik ez duen gune bat dago obra garajeen aurrean eta gune-aparkaleku hori konpontzea da obraren helburua. Jesus Guridi kalearen amaieran izango da hobekuntza. Obra asteazkenean hasiko da. Dagoeneko oharra jarri da etxea atarietan bizilagunak jakinaren gainean egon daitezen. Lana amaitutakoan, bertan dauden 8 aparkalekuak berreskuratuko dira. Gainera, margoketa lanak egingo dira, lehen ez baitzegoen autoen aparkalekuentzat marrarik. Obra Landa eta Imaz enpresakoek egingo dute eta 29.643 €-ko aurrekontua izango du aktuazioak.