Bazkidearen eguna Pontikako erretiratuen elkartean

pontika (2)Pontikako erretiratuen elkarteak bazkidearen eguna antolatu du apirilaren 19rako (astearterako). Egun horretan, kultur irteera bat egingo dute. Miramongo Zientzia Museora bisita egingo dute eta, ondoren, bazkaria izango da Donostiako Alde Zaharreko Kai Alde jatetxean.

Joan nahi duenak izena eman behar du aurrez elkartearen bulegoetara joanda.