Gizarte Zerbitzuetatako programak diruz laguntzeko eskaerak aurkezteko epea, irekita

udala_logoaDagoeneko irekia dago Gizarte Zerbitzuak azpisailari dagozkien programak diruz-laguntzeko deialdiaren eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak, 2016ko maiatzaren 13a bitartean aurkeztu daitezke. Diruz lagunduko dira ondorengo lerroak:

  • Gizartekintzan egiten diren pertsona, familia, talde eta/edo komunitateekin egiten diren jarduerak.
  • Errenterian kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikoki diharduten elkarteei, beraien funtzionamendu gastuetarako ematen direnak.
  • 2015-2016 ikasturtean herrian kokatutako DBH edo erdi mailako gradua duten ikastetxeetan, ikastetxeetatik, kanpoko taldeen bidez garatutako Drogomenpekotasunaren prebentziorako programak.

Deialdi honi buruzko informazioa oinarri orokorretan eta dagozkien dirulaguntza lerrotan zein eranskinetan jasota dago. Oinarriak, Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Sailean, Santa Klara, 18 – behean, zein Udaletxeko web orrian eskura daitezke (www.errenteria.net).