Elkarretaratzea deitu dute apirilaren 18rako

mosaico lampeduzaApirilaren 18an Errenteriako Zumardian elkarretaratzea izango da Lampedusako Mosaikoaren aurrean, 19:30ean. Herriko elkarte ugarik egin dute elkarretaratzerako deia.

Elkarte sindikal, erreibindikatibo, kultural, auzoelkarteak, kirol mundukoak, erlijiosoak, hezkuntza eta osasungintzakoak, koruak, soziadade gastronomikoak… Mikelazulo, Txintxarri, Fatima Parrokia, Centro Islamico ASSAFAVASC, Centro Islámico SUNNA, Oinez Harrera Etxea, SOS arrazakeria, Centro Nigeriano, Zintzilik irratia, Xenpelar Bertso-Eskola, Errenteriako Artziprestazgoaren Batzordea, GOT (Grupo Oarso Taldea), Parrokia San José Obrero, Asociacion Monfragüe, Aeda, Goiko Eskola… Horiek diera deitzaileetako batzuk.

Honako testua igorri dute, elkarretaratzearen zergatiak azalduz:

SUMINDURAREN EGUNA.

Gure herritar asko indignatuta dago Europako mugetan etorkinei ematen zaien tratuarekin. Europa katastrofiko bat eraikitzen ari dira eta ixilegi gabiltza.

Europako lurretan: agintarien murrizketa sozialen zigorpean eta etorkinen eta bereziki musulmanen aurkako gorrotoa elikatzen duen xenofobia eta arrazakeria.

Mediterraneoa: fraternitatearen itsasoa izan beharrean, milaka hildakoen kanposantua bihurtua.

Europako mugak: erakunde multinazional aberatsei irekiak eta bizi nahi duten pertsona xumei itxiak (Errefuxiatuak mugetan, Melillako murrua, Calaiseko kontzentrazio eremuak).

Europatik kanpo: gerrak erein (Irak, Afganistan, Libia, Siria, Palestina…), Lurra suntsitu eta gose iraunkorra ezarri.

Duela urte bete, 2015eko Apirilaren 18ko gauean, emigrantez beteriko barku bat hondoratu zen Lampedusatik ehun bat kilometrotara. 700etik gora ito ziren Mediterraneoan. Hura gogoratuz eta oraingo egoera lazgarria salatuz, Alamedan dagoen Lampedusaren Mosaikoan egingo den elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen dugu gure herriko jende guztia”.