Errenteriako Helduen Hezkuntzako zentroko (EPA) ikasleek liburutegia bisitatu dute

liburutegira bisita etorkinakçGaztelera ikasten ari diren jatorri desberdineko EPAko ikasleak eta jubilatu talde batek herriko helduen udal biblioteka ezagutu dute martxoan zehar. Denera 52 ikasle izan dira 6 bisita gidatuetan bibliotekak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu dituzte euren irakasle eta orientatzaileak lagundurik. Hizkuntzen ikasketan baliagarriak izango zaizkien baliabideak ezagutu dituzte, besteak, bestea, liburuen sailkapena erakutsi zaie , liburutegia-txartela eskuratzeko argibideak eman zaizkie eta maileguan har dezaketena azaldu zaie ikasleei. Egun jatorri desberdineko 300 bat ikasle ari baitira EPAn gaztelera, euskara nahiz graduatua lortzeko ikasketak burutzen.

Irakurketa erraza “Hitz argia” – gaztelera

Bestalde, Udaleko Liburutegiak eta Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen atalak elkarlanean Irakurketa erraza taldeak antolatzen ari dira, hain zuzen ere, irakurketa taldean eta modu partekatuan egiteko liburu arin eta interesgarriekin printzipio batean gazteleraz. Izan ere, hizkuntza zailtasunak dituen edonork parte hartu ahalko du asteroko irakurketa talde hauetan.

Ekimen hau herrian integrazio egoki bat ahalbidetzeko eskaintzen zaizkien ekintzetariko bat da. Hau da, ikasle hauek hizkuntzen ikasketaren bidez bertan parte hartzeko eta integratzeko nahia eta grinari bidea emateko tresna.