San Marko eguna ospatuko da datorren igandean

San-MarkoAurtengoan ere, Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean,  familia guztiarentzako egitarau zabala prestatu du San Marko Egunerako. Apirilaren 24an ospatuko dute festa, gotorlekuaren inguruan. Bertaratzeko, autobus zerbitzu berezia izango da Morrongileta kaleko geltokitik San Markoraino.

Egitaraua:

  • 9:30ean: San Markorako Igoera Krosa.
  • 10:00etatik 14:00etara:  Artista liburuaren tailerrak. 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
  • 10:00etan:  VII. Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.
  • 11:30ean: Krosaren sari banaketa.
  • 11:30etik 13:30era: Animazioa Doike taldearen eskutik.
  • 12:00tan: Herri Kirolak
  • 13:00etatik 14:00etara: Erromeria udal txistulari taldearen eskutik.
  • 14:00tatik 16:00etara: Haurrentzako kirol parkea eta Oka jolasa.
  • 16:00etatik 17:30era: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolatada.

Autobus zerbitzuaren ordutegia:

  • Morrongileta kaletik irteerak: 10:00etatik 13:40era, 20 minuturo. 16:00etatik 18:40era, 40 minuturo.
  • San Markotik irteerak: 10:20etik 14:00etara, 20 minuturo. 16:20etik 19:00etara, 40 minuturo.