‘Tosta’ ekimena Errenterian ere izango da

20160420_105540Gaur goizean aurkeztu da ‘Tosta’ ekimena Pasaiko portuan. Produktuen garraiorako erabiltzen diren kontainerrak arte emanalditarako oinarri gisa hartzea proposatzen du Tostak. Hizkuntza eta kultura gutxituen aterpe ere izango da eta Errenterian geldialdia egingo du Atlantikaldia dela-eta. Ahotsen itsasargiaren enbaxada, datorren astean abiatuko da Atlantikoko kostaldeko hizkuntza eta kultura txiki hauetan barrena: Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia eta Galizia. Errenterian amaituko du itsas-bidaia irailean, Atlantikaldia jaialdiarekin bat eginez.

Aurkezpen ekitaldian izan ziren Julen Mendoza Errenteriako alkatea; Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea; Pablo Berástegui, Donostia 2016ren zuzendari orokorra;  eta  Imanol Otaegi, Donostia 2016ren enbaxada ibiltarien arduraduna.

Tostak, eta honakoak izango ditu ardatz:

  • arte-sorkuntza sustatzea
  • hizkuntz eta kultur aniztasuna ospatzea
  • nazioarteko proiektuetan tokiko hizkuntzak modu orekatuan erabiltzea.

Mendozak, honako adierazpenak egin ditu ekitaldian:

Txalupetan istriborretik ababorrera doan ohol horizontala da tosta, esanahi aldetik; arraunlariak bertan esertzen dira.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Zuzendaritzaren, Topagunearen eta Lacunzaren babesa dauka proiektuak. Tosta zer den hobeto ulertzeko, jaitsi ondorengo fitxategia:

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/04/TOSTA-DOSIERRA_EU.pdf”]Tosta deskargatu[/button]