Auzolana sustatzeko In-fusioa ekimena jarriko da martxan

OarsoaldeaOarsoaldeko Garapen Agentziak In-fusioak izeneko ekimena abiatu du. Apiriletik ekainera bitartean topaketak izango dira auzolanaren inguruko esperientziak partekatzeko eta auzolana sustatzeko baliabidetan pentsatzeko. Eskualdean Auzolanaren inguruko hausnarketa eta sorkuntza kolektiborako Oarsoaldea Garapen Agentziak martxan jarri duen prozesua da. Foru Aldundiko partaidetzazko aurrekontuen dinamiketan jaiotako ideia da eta egungo elkarte sozialen elkarlanean aritzeko eta herritarren ardura kolektiboa suspertzeko azaldutako asmoari forma eman nahi dio. Auzolana gure kulturaren ekiteko, antolatzeko eta autoeratzeko espresio nagusia da, antzinako garaietatik herri partaidetzarekin lotutakoa. Horrela, In-fusioekin herritarrak eta bereziki gazteak, gizartearen onurarako egiten dituzten ekintzak ikusgarri egin nahi dira.

Gure eskualdean badira zenbait elkarte, pertsona eta eragile oro har, gizartea hobetzearren lanean diardutenak beraien jakintza, esfortzua eta denbora guztion onurarako jarriaz. Eragile bakoitza egoerak edo kontzientziak azaldutako esparruan aritzen da, eta batzutan osagarri izango zaizkion inguruko pertsonak edo eragileak ezagutu gabe. Oarsoaldeako Garapen Agentziatik ekintza aberasgarri horiek merezi duten oiartzuna eta ikusgarritasuna eman nahi die eragileen arteko harremanak eraikitzeko, elkarlanean aritzeko esparruak sortzeko eta herritarren eta bereziki gazteen parte hartzea erraztuko duten guneak sortzeko.

Topaketan parte hartu nahi dutenek Ixiar Garcia edo Xabier Sanchezekin  harremanetan jarri behar dute maiatzak 14a baino lehen . Kontaktatzeko, deitu honako zenbakitara: 943 34 41 60 / 608 318 794 edo idatzi xsanchez@oarsoaldea.eus / ixipinkgorilla@gmail.com helbidetara.