Donostialdea-Bidasoa Behea eremu funtzionaleko Paisaiaren Katalogoa osatu eta zehazteko partaidetza-saioak

ForoenKartela2015ko amaieraz geroztik Eusko Jaurlaritza ari da idazten Donostialdea-Behe Bidasoako eremu funtzionaleko paisaiaren katalogoa eta zehaztapenak, parte hartze prozesu publikoa barne. Katalogo horren bidez, Paisaiari buruzko Europako Hitzarmenaren arabera kudeatuko da eremu horretako paisaia.

Parte-hartzerako 4 bilgune Donostialdea-Behe Bidasoan

Partaidetza prozesuak lau fase izango ditu: paisaiaren eragileekin elkarrizketa saioak, mahai teknikoak, herritarrei zuzendutako foro irekiak eta internet bidezko partaidetza (Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea). Foro ireki hauei dagokionez, apirila eta maiatza bitartean 4 topagune antolatu dira:

  • Irunen: 2016/04/14
  • Lezon: 2016/04/28
  • Donostian: 2016/05/02
  • Urnieta: 2016/05/11

Informazio gehiago www.irekia.euskadi.eus zein http://ingurumena.errenteria.eus helbideetan, edo paisaia@euskadi.eus epostara idatziz, eskuratu daiteke.

Zer dira Paisaiaren Katalogoak?

Paisaiaren Europako Hitzarmenak paisaia ikuspuntu integratzaile batetik aztertzen du, hau da: natura-gune eta landa-guneez gain, hiritar eta hiri-ingurukoak ere barneratzen ditu, bai babestuak zein degradatutakoak. Helburu horrekin, 2014 urtean, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko dekretua onartu zuen. Kudeaketa horretarako tresnetako bat dira, hain zuzen ere, Katalogoak eta Eremu Funtzionalen Zehaztapenak.

Paisaiaren Katalogoak eremu funtzionaleko paisaia identifikatu, sailkatu, balioetsi eta kartografiatzen du, eta hainbat kapitulu deskribatzaile barne hartzen ditu, kasu honetan, Donostialdea-Bidasoa Beheko paisaia-unitateak identifikatu, ezaugarriak eta indar zein presio eraldatzaileak aztertuz, balioak eta kontserbazio-egoera zehaztuz eta paisaiak bete beharreko kalitate-helburuak proposatuz. Lanketa osoa izango bada, ordea, beharrezkoa da paisaiaren kudeaketan lurraldearen gizarte-pertzepzioa beste osagai bat gehiago bezala kontutan hartzea.

Inkesta soziala erantzuteko aukera

Gure eremuko Paisaiaren Katalogoaren inguruko inkesta erantzuteko ere aukera badago, bai digitalki bai paperean. Azken hau Udaletxeko Erregistro Orokorrean (behe solairuan) dago eskuragarri eta baita http://ingurumena.errenteria.eus webgunean ere.