Munduko mandalez osaturiko murala margotuko da larunbatean, Iztietako jaietan

KARTELALarunbat honetan, hilaren 30ean, urtero Gurekin auzo elkarteak antolatzen dituen jaien barnean munduko mandalez osaturiko murala margotuko da. Iztieta pasealekuan kokatuta dagoen Lezo zubi azpiko horman munduko bost kontinenteetan oinarritutako mandalak margotuko dira. Ondoren, denon artean egindako margotze lana ospatzeko, txokolatada izango da. Ekimen hau Iztieta-Ondartxo auzo aktiboak eta Udaleko Kultur aniztasun, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen azpiatalak bultzatu du.

Iztieta-Ondartxo Auzo Aktiboa prozesua parte hartzailearen harira, auzoko horma koloreztatzeko gonbitea luzatzen zaio herritar orori, bereziki, haur eta gazteei, horma auzoan koloretsu eta denon artean kolorez auzoan gera dadin.

Gaur arratsaldean hasiko dira festak, 20:00tan. Easo abesbatzaren emanaldia izango da lehen ekitaldia.

Festatako egitarau osoa, segidan:

Iztieta_FESTAK PROGRAMA_ festak-1