Athletic-Oiartzun partida jokatuko da Fanderian maiatzaren 7an

120160427_111742Atheticek eta Oiartzun Kirol Elkarteak Euskal Herriko Koparen finalerdia jokatuko dute Fanderiako futbol zelaian maiatzaren 7an. Arratsaldeko 17:00tan izango da partida eta doan sartu ahal izango da bertara. Udalak herritarrak gonbidatu ditu partidara eta sustapen moduan bertaratutakoen artean Bruce Springsteen kontzerturako sarrerak zozketatuko dituela jakinarazi du. Sarrerak aurrez eskuratu beharra dago, futbol zelaian bertan, nahiz eta egunean bertan ere jarriko diren eskuragai. Atzo izan zen partida aurkezteko prentsaurrekoa Errenteriako Udalean. Bertan izan ziren Iker Zurutuza Euskal Herria Kirola elkarteko koordirnatzailea eta txapelketa honetako arduraduna; Jon Alkorta Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeko entrenatzailea; Garazi Lopez de Etxezarreta Udaleko Berdintasun arloko zinegotzia;  Jon Txasko Kirol zinegotzia; Ane Perez, Oiartzun Kirol Elkarteko jokalaria, Juan Luis Fuentes Athleticeko nesken taldeko entrenatzailea eta Arene Andonaga Oiartzun Kirol Elkarteko jokalaria.
https://www.youtube.com/watch?v=ZBuCEeh1ieM&feature=youtu.be
Txaskok azpimarratu zuen Udalak emakumezkoen kirola sustatzeko konpromiso irmoa hartu duela. Gainera, herriko taldea bolada onean dira emaitzei dagoekienez, arrauna, eskubaloia, arku-tiroa, txirrindularitza, atletismoa eta igeriketa izan dira azkenaldian nabarmendu diren kirolak.
Zurutuzak aipatu zuen Euskal Herriak Kirola Euskal Herri mailako kirol egitasmoak antolatzeko helburuarekin sortu zela. Emakumezkoen Kopa honek dagoeneko VI. edizioa du. Aurten final-laurdenetatik hasi dira antolatzen eta honakoak izan dira parte hartu duten taldeak: Ardoi, Aurrera, Añorga, Oiartzun Erreala eta Atlhetic.

Oiartzune eta Athletic elkarren kontra lehiatu dute aurten Ligan eta bizkaitarrak gailendu zitzaizkien, baina Perezek aipatu zuen Kopa berezia dela eta hortzak erakutsiko dizkietela lehoiei.