Errenteria Musikalen ikasketak egiteko izen ematea irekiko da maiatzan

errenteria musikal logoErrenteria Musikal Udal Musika eta Dantza eskola eta Musika Kontserbatorioan part hartzeko epea irekiko da maiatzan. Irakaskuntza Profesionalean Musika Ikasketak egiteko, sarrera frogarako izena ematea maiatzak 2tik 13ra arte izango da eta maiatzak 9tik 20arte, Musika edo/ta Dantza Ikasle berria izateko, plaza eskaera epea.

Matrikularen tasak, eta informazio gehiago Errenteria musikal-en web orrian daude. 900 bat ikasle ditu gaur egun Errenteria Musikalek Musika, Dantza eta Irakaskuntza Profesionalean.

Argibide gehiago: emartin@errenteria .eus,  943 44 96 33 telefono zenbakian eta Errenteria Musikal bulegoan astelehenetik ostiralera 8:00-14:30 eta asteartea eta osteguna 17:30 arte.