Ekonomia eredu berri bati buruzko topaketa izango da maiatzaren 10ean Torrekuan

ekonomia sozial solidario eta kolaboratiboaEkonomia sozial, solidario eta elkarlan bidezkoari buruzko lehen topaketak izango dira maiatzaren 10ean Errenteriako Torrekua eraikinean. Gizarte aurrerapena errazten duen enpresa eredu berrirantz izango da topaketaren leloa. Banku etikoa, elikagaien subiranotasuna, ekonomia urdina… horiek izango dira landuko diren zenbait kontzeptu. Asteartean, goizeko 11:00tan hasi eta arratsaldeko 20:15 arte luzatuko da topaketa eta ekonomia solidarioaren alorrean izan diren praktika onak ezagutaraziko dituzte.Sarrera doakoa izango da, baina joateko asmoa daukatenei komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidera idatzi dezaten eskatzen zaie.

Gaur goizean egin da aurkezpena eta bertan izan dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Fernando Nebreda Oarsoaldeako zuzendaria, Beñat Irasuegi OlatuKoopeko bazkidea eta Sergio Ekiza Oarsoaldeako kontseilaria. Honakoa izan da eskaini duten prentsaurrekoa:

Krisiak gogor kolpatu du Oarsoaldea eta Mendozak horri aurre egiteko sormena aldarrikatu dut.  Jardunaldien helburua Errenterian aldaketa sortzea dela aipatu du.  Eredu ekonomiko eta sozial berria eratzen laguntzea beharrezkotzat jotzen du. Eredu berri honek gizakiaren baloreak eta gizartearenak errespetatuko ditu modu etiko eta iraunkorrean. Halaber, hiritarrek ekintzailetza eta enpresaren eredu berriak ezagutarazi nahi lituzke.  Mendozak adierazi zuen giza balorrekin eta elkartasunarekin konprometitutako ekintzailetza eredua sustatu nahi dela, horrela gizarteari esker lortua gizarteari itzultzen baitzaio.

Irasuegik  esan zuen aspaldian asko hitz egin dela ekonomia solidarioaren inguruan, baina hitz egitea baino garrantzitsuagoa dela dakienari entzutea. Ekonomia bizia, gizartearen behar sozial eta ekonomikoetatik abiatuta egiten dena esan zuen eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzea duela helburu. Sortzen den aberastasunaren banaketa justua lortzeko beharrezkoa da jakintzaren partekatzea bere ustez. Langileek enpresako erabakietan demokratikoki parte hartzek erraztasunak behar lituzketela ere uste du.

Nebreda, Oarsoaldeko kudeatzaileak, esan zuen ekonomiak ezin duela jarraitu orain arte bezala muga guztiak gainditzen eta ekintzailetza modu berri bat sustatu nahi duela Oarsoaldeak. Paradigma aldaketa honetarako eredu berriak bultzako dituztela eta baloreen aldaketan oinarritzen den eredu ekonomiko eta sozial berria sortzen lagundu nahi dutela.

Hona Jordi Viaren hitzaldia, osorik:

 

Sergio Ekizak programaren aurkezpena egin zuen. Honakoa da programa:

programa eus