Kontserba loteak eskatzeko kanpaina aurkeztuko dute bihar

kartela-kontserbakAte joka dugu Errigora-ren Eskutik Eskura Kontserba loteen kanpaina. Bihartik, maiatzaren 12tik 24ra izango dugu Nafar Hegoaldeko produktuak eskuratzeko aukera. Hori dela-eta, bihar, kanpainaren aurkezpena izango da Niessen elkartean (Biteri kalea) arratsaldeko 19:30ean.

Hona ekimenaren antolatzaileek emandako azalpena:
Otsailean, Nafarroa hegoaldeko oliba olioa eskutik eskura eskatzeko kanpaina abiatu genuenean, kontsumitzaileok elkartuta geure inguru hurbilari eta geure buruari on egingo geniola esan genuen. Kanpaina haren emaitzak ikusita, baina, on egin baino gehiago, ederra egin genuela esan behar dugu: 5.000 etxetako despentsak betetzeko 75.000 litro olio banatu genuen Euskal Herriko luzezabalean!
Oraingoan, kontserba-loteak eskatzeko tartea zabaldu dugun honetan, beste aldera luzatu dugu begirada. Izan ere, kontsumitzaileek bezalaxe, ekoizleok bat egitea ere beharrezko dugu on egiten jarraitzeko.
Ekoizleon web guneak euskaratzeko konpromisoaren berri emanez abiatu dugu kanpaina, baina gure baturaren onurak hizkuntzaren arlotik harago doaz. Eskatu, beraz, gustuko dituzun kontserbaloteak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta segi on egiten!
Informazio gehiago nahi duenak hemen kontsultatu dezake: