Alabergako jaien beroketa asteburua izango da datorren hau

Alabergako danborrada
Alabergako danborrada

Asteburu honetan ez da zer eginik faltako Alabergan. Festak, ofizialki datorren asteburuan izango badira ere (maiatzaren 27tik 29ra) berrikuntza moduan, igande honetarako bi ekimen antolatu dituzte “giroa berotzen joateko”: Batetik, txirrinda jolasak haurrentzat eta gazteentzat, 11:00etatik 13:00etara, Gurpilarte elkartearen laguntzarekin. Eta jarraian, 13:00etan, vermutada, jazz doinupean. Bi ekintzok auzoko plazan izango dira.

Bestalde, datorren asteko jaietako auzo afarian izena emateko egunak, bihar eta etzi izango dira (maiatzak 19 eta 20) 19:00etatik 20:00etara, auzo elkartearen lokalean; eta igandean (maiatzak 22an) leku berean, 12:00etatik 14:00etara. Azkenik, auzo elkarteak jakinarazi du haur danborradaren lehen entsegua ostiral honetan egingo dela, 18:30ean, auzoko plazan.