Ostiral honetan ospatuko den ‘Errenterian 11 Kolore’ ekimena aurkeztu dute

Kultur aniztasuna 2016-05-18 | 0

120160518_130358Nazioarteko Kultur aniztasunaren eta elkarrizketaren nazioarteko eguna dela-eta, “Errenterian 11 Kolore” Kultur aniztasunaren aldeko martxa antolatu da ostiralerako. Gaur eguerdian eman da ekitaldiaren berri Iztieta auzoko Diputazio plazan emandako prentsaurreko baten bidez. Errenteriako Udaleko Kultur Aniztasunaren, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpiatalak lehen aldiz nazioarteko eguna ospatzeko deia egin du. Ostiralean Iztietako plazatik arratsaldeko 18:00etan aterako da Kultur aniztasunaren aldeko martxa Alamedara. Bertan, Atanbora doinua abestu, dantzatu eta jo egingo da; laguntzaile izango dute txalaparta, kaxoi flamenkoa, tinbalak eta herriko gazteek egindako perkusio instrumentu zenbait. Arratsaldea amaitzeko perkusio tailer irekia izango da Bouhia taldeko musikari baten eskutik.

Gainera, egun osoan zehar, herriko erdiguneko tabernek 5 kontinenteetako pintxoak edo edariak eskainiko dituzte. Hogei izango dira beraien edari-janariak munduko txoko ezberdinetakoetara egokituko dituztenak. Tartean izango dira Kamerungo, Frantziako, Salomon uharteetako edo Japoniako pintxoak. Taberna hauek kanpoan bereizgarri moduan puxikak izango dituzte zintzilik eta baita ordezkatzen duten herrialdearen mapa ere.

Aste osoan zehar herriko DBHko eta EPAko ikasleek kultur aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruko hitzaldia jaso dute Udaleko Kultur aniztasuneko teknikariaren eskutik. Zenbait eskulan ere egin dituzte, hala nola, munduko maskarak eta ostiraletik aurrera udaletxean zintzilik izango den bandera.

11 kolore ekimenean parte hartzeko behar duzun material guztiaren bilduma daukazu hemen: Dosier desberdinak jendeak egin dezan KLIKATU eta ikusi materiala egiteko Informazioa.

Captura de pantalla 2016-05-13 a las 11.42.36 Captura de pantalla 2016-05-13 a las 11.42.16

No comments yet.

Utzi erantzuna