Udal-aretoetan plastikozko botilak ezabatu eta kristalezko pitxar berrerabilgarriak jarriko ditu Udalak

Pitxerra2Errenteriako Hondakinak Prebenitzeko Udal-plana (2015) aurrera eraman asmoz, Ingurumeneko Sailak kristalezko ur-txarro eta edalontzi berrerabilgarriak jarri ditu udaleko gainerako sailen eta herriko gizarte eragileen eskura, Udal-aretoetan (Xenpelar, Reina, Merkatuzar, Niessen,…) antolatzen diren hitzaldi zein bilerak egiteko .

Ekintza honekin plastikozko hondakinen murrizketa bilatzen du Udalak, plastikozko botilak behin bakarrik erabili eta bota egiten baitira, hondakina sortuz. Erabaki honen berri emateko, Udal-langileriaren artean informazio-orri bat zabaldu da, Ingurumena eta osasun publikoaren aldeko jarrera eskertuz.