Udala barazki eta fruta-dendekin bilduko da Hondakinen Udal-ordenantza berria osatzen hasteko

Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-05-20 | 0

FrutaDendaMaiatza hasieran ekin dio Udalak Hondakinen Udal-ordenantzaren berrikuspen prozesuari lotutako bilera sortari. Dagoeneko bi bilera egin ditu: lehena supermerkatuekin eta bigarren herriko elkarteekin.  Jose Cruz Legorburuk, Errenteriako Udaleko Ingurumen-zinegotziak, bilera biak oso positiboak izan dela adierazi du: “partaideen aldetik borondatea badagoela ikusi dugu eta, hondakinen murrizketan eta hauen bilketan, Udalarekin batera urratsak ematen jarraitzeko prestutasuna azaldu digute”.

1997. urtean onartu zuen Errenteriako Udalak Zaborren eta hiri-hondakinen bilketarako Ordenantza.
Ordutik hona aldaketa eta hobekuntza ugari izan dira hondakinen udal-errealitatean. Besteak beste, bosgarren edukiontziaren ezarpena etxebizitzetan sortutako biohondakinaren gaikako bilketarako, eta auzo eta etxeko konpostajearen abiatzea.

Egoera honen aurrean, hondakinen kudeaketa berriari erantzuna emango dion Hiri-hondakinen Udal-ordenantza berri baten osaketarako, ordea, Udalak gizarte- eta ekonomia-eragileekin bildu eta bere proposamena partekatzeko asmoa du.

Hurrengo saioa astelehenean

Hirugarren bilera maiatzaren 23an izango da, 20:00etan Udaletxeko lehenengo solairuan eta, bertara, herriko fruta eta barazki dendak daude gonbidatuta. Hondakin sortzaile berezi hauekin egiten ari diren bilerakmaiatzaren 30ean amaituko dira, ostalaritzako eragileekin. Izan ere, Udalak hondakin organikoen sortzaile handiei banakako bilketa eskainiko die aurrerantzean.

%60ko gaikako bilketa helburu

Ezarritako neurri horiekin guztiekin, epe laburrean gaikako bilketa %60ra iristea lortu nahi du Udalak (%31´8tik %41´4ra igo da 2014-2015 bitartean). Ingurumena eta osasun publikoa babestea helburu duen lanketa horretan, ordea, administrazio publikoarena ez ezik, herriko gainerako gizarte eta ekonomi eragileen (enpresa, elkarte, merkatari, etab.) eta hiritarren inplikazioa eta erantzukizuna ezinbestekoa da.

No comments yet.

Utzi erantzuna