Ahalduntze eskolak izango dira datorren astean Merkatuzarren

emakumeen_ahalduntze_eskolaAhalduntzerako Eskolak emakumeen elkarlanerako espazio propioak dira: modu indibidualean, autonomia lortu eta norbere buruan konfiantza izateko, eta kolektiboan pentsatuta, gizartearen baitan parekidetasuna lortzeko.

Berdintasunerako Azpisailak eta Auzoetako Emakume Elkarteek urrian ekin genion 2015-2016 ikasturteko Ahalduntze Eskolei. Datozenak, eskola jendarteratzeko egunak izango dira, hilabeteetan zehar jabetutakoa eta ikasitakoa ezagutzera emateko egunak. Horretarako, erakusgai egongo dira kurtsoan zehar egindakoak eta hainbat ekintza antolatu ditugu maiatzaren 23tik 27ra, 17:00etatik-20:00etara.

Errenteriako herritar guztiei eta bereziki emakumeei zabalik dagoen programa da, ekintza guztiak Merkatuzarren egingo dituzte.

  • ERAKUSKETA
    Noiz: Maiatzaren 23tik 27ra, 17:00etatik 20:00etara
    Non: Merkatuzarren
    EKINTZAK
    23 Astelehena: 17:00-18:30 Yoga eta 18:30-20:00 Eho-ziri lanak
    24 Asteartea: 17:30-18:30 Olio pintura
    25 Asteazkena: 18:30-20:00 Euskal Dantzak eta buruari eragiteko jokuak.
    26 Osteguna: 17:00-18:30 Mahai jokoak eta 18:30-20:00 Hitzaldia: Ba al dakigu elikadurak zer eragin duen gure gorputzean?
    27 Ostirala: 17:00-18:30 Areto dantzak

Bestalde, Auzoetako emakumeek Zaporeak taldearekin elkarlanean errefuxiatuen aldeko diru-bilketa egingo dute barruko arropa bidaltzeko asmoz.