Hitanoa sustatzeko ekimena martxan da

hitanoa sustatzen AEKHitanoa erabiltzen trebatzeko proposamena aurkeztu dute gaur udaletxean. Hika hitz egiten dakiten pertsonentzako pin-ak sortu dituzte. Modu horretan, hikaz hitz egin nahi duen jendeak elkar identifikatzeko modua izango du. Hitan ikastaroak antolatu ditu AEKk azkenealdian. 10 ikasle izan dira bertan. Hitanoa, ordea, erabili ezean herdoildu egiten da eta erabilera sustatzeko ekimena da aurkeztu dutena.

Pinaz gain, deialdia ere luzatu dute: hileko lehen ostegunetan, 20:00tan, Arkaitza tabernan elkartuko dira hikaz hitz egin nahi dutenak. Ez da beharrezkoa hikaz jakitea, molde horretan trebatu nahi izatea da baldintza.

Pin-ak nahi dituenean udaletxean eskatu ditzake eta aipatutako poteoan jaso.

Hona prentsaurrekoko bideoa:

“Eta hik, parte hartu nahi dunk?”