Udan kirola egin nahi duten helduek, aitzakiarik ez dute

UDA HELDUAK_ADULTOS 2016-001Dagoeneko eskura dago uda honetarako udal kirol instalazioetan helduentzat antolatu diren kirol jardueren zerrenda.Pasa den urtean bezala kuota bakar bat ordainduta aukera izango da Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Kirolkide Uda 2016” izenarekin programatu diren jarduera guztietan parte hartzeko.

Hainbat jarduera programatu dira astelehenetik ostiralera, 45 minutuko saioak eginez. Jarduerak uztailaren 1ean (ostirala) hasiko dira eta uztailaren 15ean bukatuko dira. 15,80.- eurotik aurrera (BEZ barne) 21 orduz baino gehiago klase ugarietara joan daiteke mugarik gabe, hala nola Pilates, Ciclo Indoor, Body Pump, GAP, Body Combat, Bosufitness eta Cross Training.

Izena emateko gutxieneko adina 16 urte dira. Abonu orokorra 15,80 euro dira eta igerilekuko abonua 20 euro.

Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzaraborda (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23) harreretara jo.

UDA HELDUAK_ADULTOS 2016