Jarduera fisikoa eta osasuna uztartuko dituzte ostiral honetako jardunaldian

1 20160601_111639Ostiral honetan Udalerrri Aktiboak izeneko jardunaldiak izango dira Errenterian. Jarduera fisikoa sustatuz hiritarren osasuna hobetzea du helburu ekimen honek. Merkatuzaharren izango dira hitzaldi eta tailerrak goizeko 8:45ean hasi eta 14:30 arte. Gaur goizean aurkeztu dituzte jardunaldiak Jon Txasko Kirol Zinegotziak, Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak, Mikel Abasolo Osasun Publikoko Bidasoako arduradunak eta Arrate Salaberria Beraungo Osasun Zerbitzuko buruak (prentsaurrekoa ikusteko egin klik hemen).

Honakoa da programa:

  • 8:45: Aurkezpena. Ana Bustinduy, Elena Albisua.
  • 9:10: Osasunaren determinatzaileak jarduera fisikoa egiteko. Yon Sorarrain.
  • 9:25: Jarduera fisikoaren onurak eta sedentarismoaren arriskuak. Arantxa Uranga.
  • 9:40: MUGIMENT eta bere estrategiak. Iker Etxeberria.
  • 9:55: Ariketak.
  • 10:00: Oiartzun ibaiaren ingurua Errenterian: jarduera fisiko osasungarria egiteko paisaiak. Javier Belza, Estela Beteta.
  • 10:20: Adinekoentzako komunitate mailako eskuhartzea Lezon. Gemma Estevez, Arkaitz Angiozar.
  • 10:40-11:00: Osasun app-ak: osasun sustapenerako ikerkuntza. Antxon Apiñaniz, Raquel Cobos.
  • 11:30: Sareko lana, paziente ahulen artean jarduera fisikoa sustatzeko, MUGITUZ. Gorka Bengoetxea, Andoni Bueno, Gemma Diaz.
  • 11:50: Herri-eragileak emakumeen artean jarduera fisikoa sustatzen. Dana Romero, Virginia Rodriguez.
  • 12:15: Ariketak.
  • 12:25: Osasun sustapena hezkuntza mailan Bidasoatik mundura. Irati Erregerena, Pedro Roa.
  • 13:00: Aplikazio praktikoa: tokiko sareak sortu herri-mailako esku hartzeak egin jarduera fisikoa sustatzeko. Taller praktikoa taldean.
  • 14:00: Eztabaida eta bateratze lana. Zer egin dezakegu gure inguruko errealitatean?

Txaskok adierazi du administrazio ezberdientako jendearen elkarlanari esker iritsi dela jardunaldia: “Gizartea aldatzen ari da eta bere eskariak ere aldatzen ari dira. Administrazioak eskaera hauek entzun behar ditu eta osasuna sustatu jarduera fisikoaren bidetik”.

Abasolok sentsibilizazioaren garrantzia azpimarratu du: “Osasunaren Munduko Erakundearen dio sedentarismoak heriotzen %6a eragiten du. Gaixotasun kroniko askorekin zuzenki lotuta dago eta hilkortasun kausatan laugarrena da”. Adinean zenbat eta gorago joan, aktibitatea mantentzea garrantzitsuagoa dela adierazi zuen eta emakumezkoek sedentarioago izateko joera dutela ere bai. Horri buelta emateko, erakundeen saretzea proposatu zuen.

Legorburuk gogorarazi du Oiartzun ibaiaren inguruak txukundu direla azken urteotan eta kirola egiteko leku aproposa dela hori gaur egun.

Salaberriak esan zuen Osakidetzaren ahalmena mugatua dela: “osasunarekin lotutako %25a dago Osakidetzaren esku; gainontzekoa, beste erakundeen eta bezeroen bizi ohituren araberakoa da”. Hiritarrei jardunaldietan parte hartzeko gonbita luzatu zien Salaberriak.