Altzateko aukerak auzotarrekin partekatzera bueltatuko da Udala Iztietara

altzateGaur arratsaldean Udaletxeko ordezkariak Iztietako Gurekin Auzo Elkartean egonen dira 19:30etatik aurrera. Duela bi aste egin zen auzo batzarrean konpromisoa hartu zuten udal ordezkariek bueltatu eta gaiari buruzko monografiko bat egitekoa. Horrela Altzatek Iztietari eman diezaizkioken irtenbideak auzotarrekin partekatu eta eztabaidatzeko aukera izateko.