Bihar izango da Birziklatu proiektuaren amaiera ekitaldia

IMG-20160525-WA0004  Bihar, ekainaren 3an, ostirala, Udal Ludotekek, ikasturtean zehar jorratu duten BIRZIKLATU proiektuari amaiera emango diote, ekitaldi berezi batekin.

Ikasturtean zehar, kartoia eta bestelako materialak birziklatuz, joko erraldoiak sortzen joan dira bai Errenteriako Udal Ludoteketan eta baita Gipuzkoako beste hainbat haur eta gazteei zuzendutako baliabidetan. Proiektu hau, Hezizerb Elkarteak kudeatu du, EDUCOren dirulaguntzarekin

Proeiktuari amaiera emateko, Udal Ludotekek ekitaldi bat antolatu dute non ikasturte honetan jorratu dituzten jokoekin jolasteko aukera emango zaien herriko haurrei. Gainera, aurreko urtetan sortutako bide-heziketarako hiru dimentsiotako hiria eta beste hainbat egurrezko jokoekin aritzeko aukera ere emango da.

Ekitaldia, Koldo Mitxelena eskolako jolastokian jorratuko da (Pelotari kalean) 17:30-19:30 bitarte.

Haur zein helduei zuzendutako ekitadia izango da; 8 urterarteko haurrak, heldu batez lagunduta joan beharko dira.