Hiriko zarata-mapa osatzeko partaidetza-saioak egingo ditu Udalak

TrafikoaIztieta_2Estatu mailan 2007 urtean sartu zen indarrean Zarata-mapak egin eta kalitate akustikoa erregulatzeko legedia eta 2013an, berriz, Euskal Autonomi Erkidegoan. Errenteriako Udalak ere badu zarata eta bibrazioei buruzko Udal-ordenantza, baina 1987koa dela kontuan izanik, berau egungo araudietara egokitu beharra dago.

Hori guztia kontuan izanik, Errenteriako zaratari eta bibrazioari buruzko ordenantza eguneratuko da indarrean dagoen legeriara egokitzeko, eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretura egokitzeko, Udalak zarataren inguruko azterlana burutuko du. Helburu horrekin, Errenteriako Udalak udalerriko zarata-mapa egiteko, udalerriaren kalitate akustikoa ebaluatzeko adierazleak ezartzeko eta zarataren kudeaketa erraztu eta udalerriko akustika hobetzeko ekintza-plana definitzeko lizitazioa egin du.

Partaidetza-saioak

Aipatu lan horiek ACC, Centro de Acústica Aplicada enpresari esleitu zaizkio eta, dagoeneko, zarata-maparen azterlana burutu du. Fase honetan, egindako azterlana osatze aldera, hiritarrekin hainbat partaidetza-saio antolatu ditu Udalak:

  • Ekainaren 15ean, honako auzo-elkarteekin:  Agustinak, Gaztaño, Fanderia, Lartzabal, Beraun eta Pontika.
  • Ekainaren 16an, honako auzo-elkarteekin: Erdialdea, Iztieta, Olibet eta Etxeberrieta.
  • Ekainaren 29an, honako auzo-elkarteekin: Galtzaraborda, Igantzi, Kaputxinoak eta Alaberga.

Bilerak, Udaletxeko Udalbatza aretoan egingo dira, arratsaldeko 19:00etan.

Informazioa zuzenean jaso nahi duten herritar guztiei irekitako bilerak izango dira. Bilera horietan herritarren kezkak eta arazoak jasoko dira eta ekarpen horiekin osatuko da Zarata-mapa, eta bere onarpenaren tramitazioari ekingo zaio.