5. edukiontziaren erabilerarako gomendio-oharra atera du Udalak

Biohondakina biltzeko edukiontzi marroian geroz eta familia gehiagok botatzen dute beraien biohondakina. Edukiontziaren, txartelaren eta poltsa konpostagarrien erabilera arduratsu eta egokian laguntzeko, eta partaidetzak hobari fiskaletan duen eragina azaltzeko, Errenteriako Udalak gomendio-oharra bat argitartau du: GOMENDIO-OHARRA.

Nola has zaitezke 5. edukiontzia erabiltzen?

Bere etxeko biohondakinak gaika bildu eta konpostatzera bidali nahi dutenek, honako urratsak eman beharko dituzte:

  1. Izena eman Udaletxeko sarrerako harrera-bulegoan.
  2. Jaso biohondakina birziklatzeko beharrezko materiala (kuboa, txartela, poltsa konpostagarriak, …).
  3. Prestatu txoko bat organikoaren gaikako bilketarako.
  4. Eraman biohondakina kaleko edukiontzi marroira.

Izan Ekoaktiboa!

Flyerra8-1