Indarkeria matxistaren aurkako protesta izango da bihar

udala_logoaAsteartean, ekainak 21, Gasteizen emakume baten gorpua aurkitu zuten Zadorra ibaian; gizon batek aitortu zuen andre bat hil eta ibaira bota zuela. Atzo ere, Angelun, gizon batek haren emaztea eta bi alabak tiroka hil zituen. Gertakari larri horiek direla-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek biharko, ekainak 23, osteguna, deitu duten deialdiarekin. Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriako Niessen merkataritza-guneatik 19:30ean abiatuko den manifestazioan parte hartzera. Era berean, Lezoko herriko elkarteek, 20:45ean, herriko plazan antolatu duten elkarretaratzearekin bat egiten dugu.
Gertakari horiek direla-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.
Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!