Errenteriako IAKko Energiaren lan-taldea ekainaren 30ean elkartuko da

Aholku kontseiluak | Energia | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-06-23 | 0

PortadaEIEPErrenteriako Ingurumeneko Aholku-batzordeak (IAK) beharrezkotzat jo zuen, bere sorrera, gizartea aktibatzea, eta, honela, gaikako lan-mahaiak sortu zituen bere baitan, tartean Energia-mahaia deritzona. Energia arloari lotutako lan-talde horren helburua 2007-2015 urteen artean egindako ahaleginak baloratzea eta Energia Iraunkortasunerako Ekintza-planean (EIEP) jasotako helburuak (%20´2ko  CO2 murrizketa 2020rako) lortzeko ekintzen irizpidea eta lehentasunak zehaztea izango da. Horretarako, Udaleko Ingurumen-sailak Energia-mahaiaren bilera deitu du ekainaren 30ean (osteguna), arratsaldeko 18:30tan, Merkatuzar eraikineko gela balioanitzean.

Energia-mahaiak diziplina ezberdineko jendea bildu behar du, ikuspegi ezberdinak jaso eta lan-dinamika eraginkorra izan dezan. Hori dela-eta, Udalak hainbat eragilerekin harremanetan jarri da: eraikinen energia birgaitzeari lotutako enpresak (eraikuntza-enpresak, arkitektoak, aluminio-aroztegiak, …), finka-administratzaileak, energia berriztagarrietako enpresak, merkatari-elkartea (Errenkoalde), hezkuntza-sektorea (Don Bosco eskola, Tknika, …), ingeniaritzak, elkarte ekologistak, eraginkortasun energetikoan diharduten enpresak (elektrikariak, iturginak, …)

Energia-mahaian aktiboak izan daitezkeen eragile guztiekin kontaktuan jartzea ezinezkoa bada ere, Udalak azpimarratu du energiaren lan-taldea Klima-aldaketaren aurka lan egin nahi duten pertsona eta enpresa guztien parte-hartzeari zabalik dagoela.

Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana zenbakitan

2015eko maiatzaren 6an Errenteriako Udalak Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana onartu zuen, emisio baxuen ibilbide orria definitu asmoz. Plangintza horren bidez, Alkateen Ituna izeneko Europako ekimenarekin bat egitean Udalak hartutako konpromisoak betetzea ahalbidetuko du, hau da: 2020. urtean Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurpenak gutxienez %20 murriztea, oinarri urtearekin alderatuz (2007).

EIEPak 80 neurri hartzen ditu bere baitan, 8 lerro estrategikotan banatuta: energia eraginkortasuna, energia berriztagarriak, mugikortasuna, hondakinak, lehen sektorea, zeharkako sektorea, ura eta natura-ingurunea. Lerro horiek guztiak funtsezko hiru sektoretan kokatuko dira: Udala, bizitegi-sektorea eta zerbitzu-sektorea.

Aipatu neurriak abian jarrita, Errenteriako BEGen isurpenak %20´2an murriztu asmo ditu Udalak oinarri urtearekiko, Itunean ezarritako helburua gaindituz. Zehazki, murrizketa honen %81a bizitegi-eremuari legokioke, %14a Udalari eta %5a zerbitzu-sektoreari.

No comments yet.

Utzi erantzuna