Aukek Oiartzun ibaiaren itsasadarra berreskuratu dute

OiartzunIbaiaAukakNeguaren amaieratik hona, Oiartzun itsasadarrean, Iztieta eta Erdialdeko Gamon Zumardia) auzoen artean, Ulva espezieko alga populazioa ezarri da. Aipatu beharra dago auka espezie hori jangarria dela. Habitat naturala hobetu denez, Oiartzun ibaiaren estuarioa berriro kolonizatzen ari da, Oriako edo Urolako itsasadarretan gertatzen ari den bezala.

 

Oiartzun ibaia leheneratzeko akordioak eta lanak

2015ean URA Euskal Agentziak eta Errenteriako Udalak Lankidetza-protokoloa sinatu zuten, udalerrian kokatutako jabari publikoaren ibilgu eta ibai-ertzetan elkarrekin lankidetzan aritzeko. Urte horretan bertan Udalak Errenteriako Oiartzun ibaiaren Paisaiaren Ekintza-plana (2015-2025) onartu zuen, ingurumen-, gizarte- eta hirigintza-izaerako, naiz osasunari eta kirolari lotuta aurreikusitako hainbat jarduera bere eginez.

Hondakin-uren arazketa, ibaian zegoen presa arrainak igarotzea ahalbidetzen duen arrapala batengatik ordezkatzea (izokina, amuarraina, aingira, …), eta beste zenbait ekintzek ibaiaren egoera asko hobetu dute; ez soilik ibai-uren kalitateari dagokionez, baita ur-ekosistemak eta hauetan bizitzeko baldintza zorrotzak eskatzen dituzten espeziak hartzeko gaitasunarengatik ere.

Horrez gain, Errenteriako Udalak Oiartzun ibaiaren ibilgua eta ibai-ertzak garbitu ditu, kontrolik eta ardurarik gabe bota eta pilatutako hondakinak bilduz.

Udalak egindako lan horien ordainetan, eta sinatutako Protokoloari jarraiki, URA Agentziak datorren neguan Fanderiako eta Lartzabalgo ibai-ertzen ingurumen-lehengoratze proiektua burutuko du, ibaiaren meandroaren parean: zuhaizti exotikoa ezabatu du (platanondoak), haltzadi kantauriarra berreskuratu, ibai-ertzak egonkortu, anfibioentzako putzuak sortu, ….